Politika -

Erabakia

Pablo Ruzek hartuko du Garzonen tokia Auzitegi Nazionalean

Erabakia Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hartu du, aho batez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruzek hartuko du Baltasar Garzonen tokia Auzitegi Nazionaleko 5. epaitegian. Erabakia Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hartu du, aho batez.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aldi baterako kargutik kendu zuen Garzon, maiatzean. Egun, kanpo aholkulari lanak egiten ditu Hayako Nazioarteko Zigor Gorteko Fiskaltzan.

Auzitegi Nazionaleko Gobernuko Gelak hiru ordezko proposatu zituen. Pablo Ruz Villalbako Lehen Auzialdiko eta Argibideetako Epaitegiko titularra izan da orain arte.

Ruzekin batera, Carmen Lamela Diaz eta Carmen Rodriguez-Medel ere hautagaiak ziren. Ruzen hautagaitza lehenetsi egin du Auzitegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea