Politika -
Espainiako justizia
Catala, ustelkeriagatik zigortutakoei indultua ez ematearen alde
Halaber, aforamenduak mugatzea proposatu du. Espainiako Justizia ministroak legealdi honetako departamentuaren ‘ibilbide-orria’ azaldu du.
Agentziak | Erredakzioa
Rafael Catala Justizia ministroak gaur egun aforamendua duten 2.000 kargu politikori mugak jartzea proposatu du, baita ustelkeriagatik zigortuak izan diren pertsonei indultua ez ematea eta lobbien jarduera erregulatzea, gaur egun dagoen “hutsune” legala dela eta.
Ustelkeriagatik zigortutakoei indultua debekatzea jasotzen duen lege bat egitea proposatu du, “ustelkeria inoiz ez indultatzeko eta gobernu bat berari ere ez dagokion erabakia izateko”. “Proposatzen ari naizena lege batera eramatea da praktikan dagoeneko egiten ari dena: ustelkeriagatik zigortutakoei indulturik ez ematea”, zehaztu du Justizia ministroak.
Catalak hitz horiek esan ditu Kongresuko Justizia Batzordearen aurrean egindako agerraldian, legealdi honetako departamentuaren ‘ibilbide-orria’ azaltzeko, besteak beste, ustelkeriaren aurkako borrokaren arloan egindako araudiaren proposamena.
Aforamenduei dagokienez, ministroak esan du mugak gaur egun forudunak diren 2.000 kargu politiko ingurura irits “daitezkeela”.