Politika -

2016ko Diada

CUPeko beste bi kide atxilotuta, erregearen argazkiak erretzeagatik

Atzo atxilotu zituzten hiru lagunei babesa agertzera autobusean zihoazela harrapatu dituzte, Madrilen.

ATxiloketaren unea. Argazkia: @cupnacional
Argazkia: @cupnacional
CUPeko beste bi kide atxilotuta, erregearen argazkiak erretzeagatik

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Nora Miralles eta Roger Santacana CUPeko kideak atxilotu ditu gaur Madrilen, 2016ko Diadan erregearen argazkiak erre zituztela-eta abiatutako ikerketaren baitan. Irailaren 11n izandako gertakarien harira, bost lagun ikerketapean jarri zituen Auzitegi Nazionalak, eta lurralde epaitegietara deklaratzera joan ez zirela ikusita, horiek atxilotzeko agindua eman zuen atzo. Bost horietako hiru atzo atxilotu zituzten Mossoek, eta gainerako biak gaur atzeman ditu Espainiako Poliziak.

CUPek berak eman du atxiloketen berri, Twitterren duen kontuan. Alcala de Henaresen (Madril) jarritako polizia kontrol batean atzeman dituzte antikapitalista horiek, atzo atxilotutakoei babesa ematera zihoan talde bat zeraman autobusean.

 

 

CUPek atxiloketak salatzeko eta atxilo hartutakoei babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du gaur Auzitegi Nazionalaren aurrean. Erregearen argazkiak erre zituztelakoan, irain delitua egotzi diete CUPeko bost kide horiei, eta gaur bertan hartuko die deklarazioa Fernando Andreu epaileak.

Anna Gabrielek Barne kontseilariaren dimisioa eskatu du

Anna Gabriel CUPeko diputatuak Auzitegi Nazionalaren atarian nabarmendu duenez, "Jordi Jane Kataluniako Barne kontseilariaren erruz, gaur ezin dugu Kataluniaren genero eta gizarte askatasunaren alde lan egin". Hori horrela, kargutik kentzeko eskatu dio Carles Puigdemont presidenteari.

Gabrielen hitzetan, "CUPek uste du ezin dugula pentsaera autonomista duen eta Auzitegi Nazionala bezalako salbuespenezko auzitegien zerbitzura dagoen Barne kontseilaririk eduki. Kataluniaren independentziaren alde lan egiteko konpromisoa berresten dugu; ez dugu ?Espainiako? erakundeen menpe dagoen buruzagi politikorik onartuko".

 

Barne kontseilariak 'ofizioz' jokatu izana salatu du Gabrielek
Barne kontseilariak 'ofizioz' jokatu izana salatu du Gabrielek
Barne kontseilariak 'ofizioz' jokatu izana salatu du Gabrielek

 

Puigdemonten erantzuna

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak baztertu egin du CUPen dimisio eskaria. Horren ustez, atzoko eta gaurko atxiloketek ez liekete aurrekontuen negoziazioei eragin behar (antikapitalistekin negoziatzen ari da Junts Pel Si).

"Ez dago Jane kargutik kentzeko arrazoirik; bai, ordea, bere alde agertzeko eta Mossoen lana babesteko. Izan ere, euren lana egiten ari dira biak, eta hori CUPek badaki", esan du Radio 4 irrati kateari eskainitako elkarrizketan.

Puigdemonten hitzetan, ondo bereizi behar dira adierazpen askatasunaren defentsa eta Estatu katalan bat eraikitzeko bidean "gauzak ondo egiteko beharra".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Onze setembre Politika Espainiako Felipe VI.a Alderdi politikoak CUP azken ordukoa