Politika -

Sprilur auzia

Zubiaurre karguekin aske, espioitza industriala leporatu ostean

Ertzaintzak Antton Zubiaurre Sprilur euskal erakunde publikoaren zuzendari ohia atxilotu zuen atzo, ustezko espioitza industriala leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antton Zubiaurre Sprilur euskal erakunde publikoaren zuzendari ohia karguekin aske geratu da atzo atxilotua izan ostean. Zubiaurreri ustezko espioitza industriala leporatzen diote, adierazi dute iturri polizialek.

Sprilur lurraren eta industria eraikuntzen promoziora zuzendutako elkarte publikoa da. Zubiaurre elkartearen zuzendaria izan zen Juan Jose Ibarretxe lehendakaria zen bitartean. Horren aurretik, Mendaroko (Gipuzkoa) alkatea izan zen.

Iturri polizialek adierazi dutenez, ustez, Zubiaurre beste pertsona baten posta elektronikoan sartzen zen informazio garrantzitsua lortzeko.

Sumarioa secretupean dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea