Politika -
EAJ PSOEri
Erkoreka: 'Zapaterok karguan jarraitzea eztabaidatzea eskaintzen dugu'
EAJren bozeramailearen ustez, jokoan dagoena Estatuaren kontuak baino zerbait garrantzitsuagoa da eta ekainaren 21ean defizitaren helburua eta 2011ko gastua finkatu behar dela gogorarazi du.
Erredakzioa
Josu Erkoreka EAJko bozeramaileak adierazi duenez, 2011ko aurrekontuak baino, "jokoan dagoena" Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente izaten jarraitzea da.
"Jokoan dagoena Estatuaren kontuak baino zerbait garrantzitsuagoa da, Gobernuaren jarraikortasuna hain zuzen ere, Zapateroren presidentetza", adierazi du bozeramaile jeltzaleak EFE agentziari eskainitako elkarrizketa batean.
Erkorekak adierazitakoaren arabera, Iñigo Urkullu EAJko presidenteak eztabaidaketa politiko baterako "laguntza eman" zion eta jasotako erantzuna "etsigarria" izan zen. Izan ere, izan zuten erantzun "bakarra" sozialistek bidalitako gutun bat izan zen, non eztabaida irailean eta alderdi guztiekin batera hasiko zela adierazten zen.
Uztailaren 21ean defizitaren helburua eta 2011ko gastua finkatu behar dela gogorarazi du Erkorekak, "aurrekontua kudeatzeko beharrezko pausua". Erantzun horrekin "uztailaren 21ean bakoitzak nahi duena egiteko aukera ematen" dutela uste du Erkorekak.