Politika -
Gatazka
Akordiorik ez, Arabako Ahal Dugun zatiketa konpontzeko
Bilera egin dute goizean Gasteizen, Ahal Dugu Euskadiren zuzendaritzaren eta arabako sektore kritikoaren artean sortutako gatazka amaitzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Ahal Duguren zuzendaritzak eta Arabako taldeak bilera egin dute astelehen goizean bien artean sortutako gatazka konpontzeko, baina ez dute akordiorik lortu. Nagua Alba alderdiko idazkari nagusiak arazoa "bideratu" eta "hitz egiten" jarraitzeko borondatea erakutsi du.
Bi aldeen arteko krisia areagotu egin zen joan den astean, Ahal Duguko kide arabarrak zuzendaritzaren iritzi ofiziala baztertu baitzuten Arabako Batzar Nagusietako aurrekontuei buruzko eztabaidan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea