Politika -

Eusko Legebiltzarra

EA ez da biktimen omenaldira joango, ANV kanpo uzten badute

Asteburuan, Quirogak hartutako erabakia gaitzetsi dutenez, "hitzetatik ekintzetara igarotzea eta planto egitea" eskatu dio EAk EAJri eta Aralarri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk hildako alkateen eta zinegotzien omenez, Eusko Legebiltzarrak ostiralerako antolatu duen ekitaldira joango ez dela aurreratu du Eusko Alkartasunak. Baldin eta Arantza Quiroga, Ganbarako presidenteak ezker abertzaleko zinegotziak omenalditik kanpo uzten baditu.

EAk ohar batean azaldu duenez, alderdiak "ez du bere presentziarekin alderdikoia, bidegabea eta diskriminatzailea den erabaki bat babestuko, herriaren boza legalki ordezkatzen duenei eraso egiten dielako eta horrenbestez, herritarren borondatearen eta euskal gizartearen aniztasunaren aurkakoa delako".

Hori dela eta, Peio Urizar buru duen alderdiak "atzera egitea" eta "bazterketa eta diskriminazio gabeko" omenaldi bat ahalbidetzea eskatu dio Quirogari.

Gainera, asteburuan, Quirogak hartutako erabakia gaitzetsi dutenez, "hitzetatik ekintzetara igarotzea eta planto egitea" eskatu dio EAk EAJri eta Aralarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea