Politika -

Belfasten atxilotua

Vila Mitxelena atxilotuta jarraituko du estradizio epaiketaren zain

ETAko ustezko kidearen defentsak fidantzapean aske uztea eskatu zuen, baina auzitegiak ez du eskaera onartu ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fermin Vila Mitxelena ETAko ustezko kidea atxilotuta jarraituko du, auzitegiak bermepean aske uzteari uko egin ostean. Mitxelena ostegunean atxilotu zuten Belfasten eta Espainiako agintariek estraditatzeko agindua eman zuten.

Vila Mitxelenaren defentsak fidantzapean aske uztea eskatu zuen, baina auzitegiak ez du eskaera onartu ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta. Iñaki de Juana Chaos ETAko buruzagi historikoaren defentsa berdina du Vilak Ipar Irlandako Justiziaren aurrean. Gainera, delituak larriak dira, auzitegiaren hitzetan.

Estradizio prozesuaren egutegia ezartzeko aldeak deitu ditu Burgess epaileak ostegunerako. Era berean, hurrengo bista erabakiko dute, irailean izan daitekeelarik. Vila Mitxelena atxilotuta jarraitu beharko ote duen erabaki beharko du berriro magistratuak.

Kamiseta gris batekin jantzita, adats eta bizar zuriarekin, bilurrak ipinita, aurkeztu da gaur auzipetua Thomas Burgess epailearen aurrean. De Juana estraditatzea onartu zuen epaile berdinak iragan martxoan. Apiriletik De Juana ihes eginda dago baldintzapeko askatasuna urratu ostean. 2008ko azaroan prozesua hasi zuen magistratuak, baldintzapeko askatasuna emanez.

Ironiaz hori gogorarazi dio Vilari Stephen Ritchie Ipar Irlandako fiskalak. De Juana eta Vila Mitxelena kasuetan Espainiako agintarien interesak ordezkatzen ditu Ritchiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea