Politika -

Uztailaren 10ean

Kataluniako alderdiek manifestazioa egingo dute Estatutaren defentsan

Kataluniako Parlamentuak nabarmendu duenez, "Estatutaren murrizketak Estatu-krisia eragingo du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatutaren aldeko alderdi politikoek (CiU, PSC, ERC eta ICV) eta Omnuim Culturalek datorren hilaren 10erako manifestazioa deitzea adostu dute, Auzitegi Konstituzionalak Estatuari egin dizkion murrizketak salatzeko.

Manifestazioa Bartzelonan egingo dute eta ziurrenik ondoko leloa izango du: ''Nazioa gara. Guk erabakitzen dugu''.

Omnium Cultural erakunde kulturaleko presidenteak, Muriel Casalsek, prentsaurreko batean azaldu duenez, dagoeneko manifestazioak hainbat atxikimendu lortu ditu eta datozen egunetan gehiago izatea espero dute. Martxa 18:00etan hasiko dela iragarri du. "Ebazpen horrek Estatu-krisia ireki du"

Ernest Benach Kataluniako Parlamentuko presidenteak esan du Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak "Estatu-krisia" ireki duela, izan ere, ebazpen horrek ez du kontuan hartzen Kataluniako herritarren borondatea.

Parlamentuko Mahaian irakurritako adierazpen instituzionalean, Benachek jakinarazi du talde parlamentarioen gehiengoak bat egin duela atzo Jose Montilla presidenteak mobilizaziorako egindako deiarekin. Horrez gain, bihar bozeramaileen batzordeak ez-ohiko bilkura egiteko data zehaztuko dutela jakinarazi du. Pleno hori ez dute ebazpenaren xehetasunak ezagutu baino lehen egingo eta bilkura horretan Jose Montillak agerraldia egingo duela ere esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea