Politika -

Osasuna

Jaurlaritzak ez du baztertzen 'Marguello auzia'n kereilak jartzea

Marguello medikuari buruz, "jazarpen politikorik ez" dagoela esan du Mendiak, baina "delitu zantzuak daudela uste denean, hiritarren beharra da agintariak jakinaren gainean jartzea" zehaztu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ''Marguello auzi''an nahastuta dauden pertsonen kontra kereilak jartzea baztertzen ez duela jakinarazi du Idoia Mendia Justizia sailburuak.

Eusko Legebiltzarreko Ikerketa Batzordearen aurrean sailburuak azaldu duenez, Estatuko Fiskaltza Nagusiak Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzari txostena bidaltzearen zain dago Exekutiboa. Gabriel Inclan sailburua zenean, Osakidetzako zerbitzuen kontratazioan ustez egindako irregulartasunak biltzen ditu txosten horrek. Euskadiko Fiskaltzari dagokio delitu zantzuak dauden edo ez zehaztea eta horrenbestez, auzia artxibatzea edo izapideak bideratzea.

Dena den, Justizia sailburuak argi utzi du Exekutiboak ez duela baztertzen "geroago beste bide juridikoetara jotzea".

"Jazarpen politikorik ez"

Jose Carlos Marguello sendagileak "gerra politiko" batean nahastu dutela esan zuen eta Mendiak horri buruz esan du "jazarpen politikorik ez" dagoela, baina "delitu zantzuak daudela uste denean, edozein hiritarren beharra da agintariak jakinaren gainean jartzea" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea