Politika -
Erreakzioak
Fraga: 'Estatut-ak ez du ezertarako balio. Gora Espainia!'
Bere esanetan, epaitegiak Estatut-aren "hainbat artikulu" aldatu ditu, eta horrek araua "baliogabetu" egin du.
Erredakzioa
Manuel Fraga Galiziako presidente ohiaren ustez, Kataluiniako Estatut-ari buruz Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiak "argi utzi du testuak ez zuela ezertarako balio". Jarrian, zera esan du: "Gora Espainia!".
Hitzok Senatuan esan ditu, kazetarien galderei erantzuteko. Bere esanetan, epaitegiak Estatut-aren "hainbat artikulu" aldatu ditu, eta horrek araua "baliogabetzen" zuela gaineratu du.
Hala ere, Konstituzionalaren epaia "hobetu daitekeela" azpimarratu du Manuel Fragak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea