Politika -
Bi urte politikatik urrun
ETArekin negoziatzeko 'borondatea' dagoela uste du Maria San Gilek ere
EAEko PPko presidente ohiaren ustez, negoziaziorako borondatea dagoela erakusten duten "zantzuak" mahai gainean daude.
Erredakzioa
ETArekin eta "Batasunako kideekin" negoziazio prozesu berri bat irekitzeko "borondate garbia" dagoela uste du Maria San Gil EAEko PPko presidente ohiak. Bere ustez, hori adierazten duten "zantzuak" mahai gainean daude.
Azken bi urteetan politikatik urrun aritu da San Gil. Gaur, bazkaria egin du zenbait kazetarirekin, eta bertan Jesus Eguiguren PSEko presidenteak "jarraitu beharreko bidea markatzen jarraitzen duela" esan du.
"Asko harritzen nau Egiguren PSEko presidente izaten jarraitzea", esan du San Gilek. "ETArekin kontaktuak izateaz lasai eta argi hitz egiten du, eta ez da aurreko negoziazioaz damutzen", bukatu du.