Politika -
'Korta' sariak
Patxi Lopez: 'ETAri ezezko biribila eman behar zaio'
ETAk orain 10 urte hil zuen Jose Maria Korta eta haren omenezko sariak banatzerakoan lehendakariak enpresariei esan die gizartearen babesa dutela.
Erredakzioa
Abuztuan 10 urte beteko dira ETAk Jose Mari Korta enpresaria hil zuela eta haren omenezko sariak banatu dituzte Lehendakaritzan, Gasteizen. ETAri "ezezko biribila" eta Euskadiko garapenari "bai biribila" eman behar zaiola esan du lehendakariak.
Euskal enpresaburuak eta erakundetako ordezkariak bildu dira bertan eta Patxi Lopez lehendakariak banatu ditu sariak. Sei enpresari nabarmendu dituzte aurten: Pedro Jose Ruiz de Apodaka eta Felix Quintana arabarrak; Jaime Caballero eta Jose Maria Echarri gipuzkoarrak; eta, Juan Jose Aurtenetxea eta Amancio Grijelmo bizkaitarrak.
Lehendakariak enpresariei esan die gizartearen "babesa, konpromisoa eta entsegua" dutela, "Kortak izan zuen berdina, alegia".
Ildo horretan, Korta bizirik dirauela esan du "Euskadiko enpresaburuek bere izpiritua mantentzen dutelako".