Politika -
EAJk aurkeztu du
Atzera bota dute Gernika EAEko hiriburu izatea eskatzen zuen mozioa
Ezker abertzaleko zinegotziek testuaren kontra bozkatu dute, EA, Aralar eta PSE abstenitu egin dira eta EAJk aldeko botoa eman du. Honenbestez, mozioa ez du onartu Udaleko osoko bilkurak.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrari herria Euskadiko hiriburu izendatzea eskatzeko mozioa atzera bota du Gernikako (Bizkaia) Udaleko osoko bilkurak. EAJk aurkeztu zuen ekimena.
Ezker abertzaleko zinegotziek testuaren kontra bozkatu dute, EA (Udalean gobernatzen du), Aralar eta PSE abstenitu egin dira eta EAJk aldeko botoa eman du. Honenbestez, mozioa ez dute onartu.
Hasiera batean, botoen berdinketa izan da, baina oreka hori Jose Maria Gorroño alkateak apurtu du.
Mozioan, Gernika "betidanik euskal herritar guztien sentimenduak bildu dituen ikurra" izan dela argudiatu du EAJk, "bai gure lurraldearen barnean, zein munduan".