Politika -

Aitzina

Isuna, Parisen presoen alde beren burua kateatu zuten gazteentzat

Asteartean Justizia Jauregiaren sarreran beren burua kateatzeagatik atxilotutako zazpi gazteei 700 eta 1.000 euro arteko isunak jarriko dizkiete. Aitzinako kideok Baionara heldu dira dagoeneko.

Sei lagun kateatu ziren asteartean, Justizia Jauregiaren sarreran. Argazkia: Aitzina.
Sei lagun kateatu ziren asteartean, Justizia Jauregiaren sarreran. Argazkia: Aitzina.
Sei lagun kateatu ziren asteartean, Justizia Jauregiaren sarreran. Argazkia: Aitzina.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean presoen alde Parisko Justizia Jauregian beren burua kateatu zuten zazpi gazteei 700 eta 1.000 euro arteko isunak jarriko dizkiete. Aitzina gazte taldeko kideak dira zazpiok.

Hain zuzen ere elkarte horretako kide batek azaldu duenez, Auzitegi Korrekzionalean epaitu dituzte, berehala agertzeko prozeduran, eta libre utzi dituzte bukatutakoan.

Epaileek manifestazio ez-zilegi batean parte hartzea eta identifikatu eta fitxatzeari uko egitea egotzi diete.

Zazpi gazteetako seik beren burua Justizia Jauregiaren sarrerako hesietan kateatu zuten, presoen kolektiboari babesa agertzeko, eta Aitor Servier Aitzinako bozeramailea ere atxilotu zuten. Aitzinako zazpi kideok Baionan bueltan dira dagoeneko.

Ekintza honekin batera, Ernai taldeko hainbat kidek antzeko protesta egin zuten Madrilen, Espetxe Zuzendaritzaren egoitzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Zer gertatu da Parisen? Presoak argazkiak Frantzia argazkiak ETA gaur Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Gazteak Isunak