Politika -

Aldaketak Euskadiko PP-N

Iñaki Oyarzabal izendatu dute Arabako PPren presidente

Javier de Andres Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari aukeratu zuten joan den astean eta hark utzitako kargua hartuko du orain Oyarzabalek.

Arabako PPren zuzendaritza. Argazkia: EFE
Arabako PPren zuzendaritza. Argazkia: EFE
Arabako PPren zuzendaritza. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal Arabako Alderdi Popularraren presidente izendatu du gaur lurralde horretako PPren zuzendaritzak.

Javier de Andres Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari aukeratu zuten joan den astean eta, ondorioz, Arabako PPren presidente kargua utzi behar izan zuen. Hortaz, De Andresek utzitako lekua hartuko du orain Oyarzabalek.

Oyarzabal (Gasteiz, 1968) Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentearen hurbilekoa da. Alderdi Popularraren Justizia, Eskubide eta Askatasuna Publikoko idazkari eta Arabako senataria ere bada.

2008tik Euskadiko PPren idazkari nagusia izan zen, baina 2014an Arantza Quirogak kargutik kendu zuen, ardura hori Nerea Llanosi emanda. Erabaki hark hautsak harrotu zituen PPren baitan. Orain politikagintzaren lehen lerrora salto egin du berriro Oyarzabalek.

PPren legebiltzarkidea izan da 1996tik joan den urtera arte; eta 2000 eta 2008 urteen artean Arabako PPren idazkari nagusia izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Popularra Euskadiko PP berriak Javier de Andres gaur Eguneko albisteak