Itxi

Politika

Radio Euskadin

'2016koen bideari jarraitzen badiote ez ditugu Aurrekontuak babestuko'

eitb.eus

Jaurlaritzak proiektua aurkezten duenean balioztatuko ditu Elkarrekin Podemosek aurtengo Aurrekontuak, baina “litekeena” da aurka egitea, “2016an onartutakoaren ildoari” jarraituz gero.

  • Iñigo Martínez, Ezker Anitza

    Iñigo Martínez, Ezker Anitza

Eusko Jaurlaritzak testua aurkezten duenean aztertuko ditu Aurrekontuak Elkarrekin Podemosek, Iñigo Martinez Ezker Anitzako bozeramaile eta alderdi horretako legebiltzarkideak “Boulevard” Radio Euskadiko saioan eginiko elkarrizketa batean gaur esan duenez, eta “Eusko Jaurlaritzak diru sarreretarako proposatzen duen politika Aldundienarekin bat badatorren” ere zainduko dute.

“Gehitzeko gaude, eta dagokionean erabakiko dugu babestea merezi duen edo ez”, esan du Iñigo Martinezek. Nolanahi ere, aurkeztutako kontuek 2016koenen ildoari jarraituz gero litekeena ezezkoa ematea dela argitu du.

PPk Estatuko Aurrekontuak PSOEren babesarekin aurrera ateratzea ezinezkotzat jotzen badu “EAJrengana gerturatzeko beste saiakera bat” egongo dela aurreikusi du Martinezek, “egunotan aldendu egin direla ematen badu ere”.  “Jarrera ezberdinak erakusteko jolasa eszenaratzen” ari direla uste du.

Gainera, Iñigo Martinezek deitoratu du PSE Jaurlaritzan egoteak “oraingoz” ez duela “Eusko Jaurlaritzan inolako ukitu aurrerakoirik utzi”, eta, hori dela eta, Jaurlaritzako kide direla aurrekontu proiektuan ikusi arte “zain” egongo direla adierazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena