Politika -
Euskobarometroaren ostean
PSEk eta PPk krisiari egotzi diote Euskobarometroaren emaitza
EAJren ustez emaitzek argi uzten dute egungo Eusko Jaurlaritza "historiako txarrena" dela; Aralarren ustez PSEren eta PPren arteko akordioa ez du gustatzen eta EBk "erreflexiora" deitu du.
Erredakzioa
Euskobarometroaren emaitzaren arabera, herritarrek Eusko Jaurlaritzak krisiaren kudeaketarengan mesfidati daude, eta datu horien harira, langabezi tasarik txikiena Euskadin dagoela adierazi du Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari orokorra.
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, Prietok ez ditu Euskobarometroaren emaitzak "eztabaidatuko". Izan ere, datu horien arabera, herritarren % 72ren ustez Eusko Jaurlaritzak ez du "ia ezer edo ezer" egiten krisi ekonomikoaren aurrean.
Laura Garrido PPko parlamentariaren ustez, egoera ekonomiko txarrari eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok zuzentzen duen Gobernuaren "konfidantza eta sinesgarritasun faltari" egotzi dio balorazio eskasa, izan ere, gobernu zentralak "eragin handia eta zuzena du Euskal Herrian eta Eusko Jaurlaritzan". Bestalde, Joseba Egibar EAJko presidenteak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza "historiako gobernurik txarrena" da eta "marka guztiak hausteko bidean dago".
Egibarren ustez, Gobernuaren arazoa "ez da komunikazioa", baizik eta gestioa, "ez dago herritarren beharrei erantzuten".
Aralarrek, ordea, PSEren eta PPren arteko akordioa zein gobernuaren kudeaketa ez duela gustatzen adierazi du.
Mikel Arana EBko koordinatzaileak esandakoaren arabera, Patxi Lopezek bere eredu ekonomikoaren inguruan "erreflexionatu" beharko luke."Gobernua oso kexkatuta egon behar da Euskobarometroaren datuak ikusita".