Politika -

Estatu Islamikoa

Donostian atxilotutako jihadistak atentatua egiteko agindua zuen

Terrorismoaren aurka diharduten iturrien arabera, Frantzian atentatua egiteko agindua zuen taldeko burua zen atxilotua.

Jihadistaren etxea miatu dute Donostian. EFE
Jihadistaren etxea miatu dute Donostian. EFE
Donostian atxilotutako jihadistak atentatua egingo zuen Frantzian

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak astelehen honetan amaitu du joan den astean Donostiako Polloe auzoan atxilotutako jihadistaren etxearen miaketa. Poliziaren arabera, Frantzian atentatua egiteko agindua zuen talde bateko buruzagia zen.

CNIk eta Marokoko DGST Terrorismoa Behatzeko Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker atxilotu zuten Donostian bizi zen marokoar hau. Estatu Islamikoak hedatutako mehatxuak deuseztatzea izan zen operazioaren helburua, Espainiako Barne ministroak azaldu duenez.

Boxeo-irakaslea izanik, bazterketa arriskuan dauden gazteengana hurbiltzen zen atxilotua eta sare sozialak erabiltzen zituen. Aldi berean, talde jihadista bateko buruzagia zen eta horregatik ikertzen ari da Polizia.

Marokon eta Frantzian lehendik atxilotutako beste bi pertsonarengana hurbildu zen jihadista. Talde horrek Frantzian atentatua egiteko agindua zuela azpimarratu du Poliziak, 2015eko azaroaren 13an Parisen egindakoaren antzekoa, eta 2016ko uztailaren 14an Nizan gertatutakoaren tankerakoa.

Atxilotua taldekide batekin bizi zen. Ordura arte jarrera erradikalik erakutsi ez zuen arren, bost hilabete elkarbizitzen zeramatzatela, sare sozialetan Estatu Islamikoari buruzko edukiak zabaltzen hasi zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Gaurko azken orduko albistea