Itxi

2017/01/18

10:32

Politika

BILERA

Presidente Autonomikoen Batzarrean adostutako 11 akordioak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Uxue Barkosek alor fiskalean "konpromiso irmoak" hartzeko eskatu zion Rajoyren Gobernuari. Barkosen hitzetan, Foru Amejoramenduaren Legea ez da betetzen gaur egun.

  • Uxue Barkos, atzoko bileran. EFE.

    Uxue Barkos, atzoko bileran. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Presidente Autonomikoen VI. Batzarra egin zen atzo Madrilen. Espainiako erkidegoetako buruzagi denak bildu ziren, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Carles Puigdemont Kataluniako presidentea izan ezik. Orotara, hamaika puntu adostu zituzten, tartean, autonomien finantzaketa eredu berriari buruzkoa. Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko itun berria abian jartzea ere adostu zuten.

Uxue Barkos Nafarroako presidentea bileran izan zen, eta, besteak beste, alor fiskalean "konpromiso irmoak" hartzeko eskatu zion Rajoyren Gobernuari. Barkosen hitzetan, Foru Amejoramenduaren Legea ez da betetzen gaur egun.

Honako hauek dira Biltzarrean adostutako 11 itunak:

- Finantzaketa autonomikoaren erreforma: Biltzarrean adostutako gai nagusia izan zen. Batzorde berezi bat osatuko da, eta aditu talde batek 2017an eredu berri bat jarriko du mahai gainean.

- Indarkeria matxistari aurre egiteko hitzarmena: gai honen inguruko biltzar monografiko bat egitea proposatu zen, erkidegoetako arduradunekin. Kongresuan abian den batzordearekin elkarlanean, indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo berria ezartzea aurreikusi zen.

- Demografiaren inguruko estrategia berria: 2031rako Espainiak milioi erdi herritar gutxiago izango dituela aurreikusi zen, eta horren aurrean, biztanlegoari eusteko languntzak emateko bideak zabaltzea izenpetu zen.

- Hezkuntzaren aldeko itun soziala eta politikoa: gai honen inguruan ere, batzorde berezi bat osatzea proposatu zen, erkidegoetako hezkuntza arduradunen partehartzearekin.

- Babes zibilerako akordioa: hondamendiei edota mehatxu terroristei aurre egiteko eta elkarlana bultzatzeko neurriak adostea erabaki zen.

-Merkatuaren batasunerako eta mugikortasunerako ituna: besteak beste, administrazioko funtzionarioak, bereziki goi mailakoak, erkidego batetik bestera lekuz aldatzea ahalbidetzea da helburua. Bitarteko lan kontratua duten langileen egoera ere aztertzea beharrezkotzat jo zen, egonkortasuna bermatze aldera.

- Txartel soziala: gizarte laguntzen mapa berria egingo da.

- Bono soziala: tartean, pobrezia egoeran dauden herritarrak babesteko elkarlana bultzatuko da Gobernu zentralaren eta erkidegoen artean.

- Europako Batasunarekin zerikusia duten gaietan, erkidegoen partehartze zuzenagoa bultzatzea adostu zen.

- Enpleguarekin lotutako politikak sustatzea, "kalitatezko enplegua" sortze aldera.

- Presidenteen Biltzarreko araudia moldatu egingo da.

da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;