Politika -
Oroimen ekitalda
Terrorismoari zilegitasuna ez kentzea leporatu dio Ordoñezek EAJri
Modu horretan jardun da Consuelo Ordoñez Polloe hilerrian, ETAk Gregorio Ordoñez bere neba zena hil zuela 22 urte igaro direla oroitzeko egin duten errespontsuan.
Agentziak | Erredakzioa
Consuelo Ordoñez Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboko (Covite) presidenteak EAJri leporatu dio gaur "terrorismoari zilegitasuna kentzeko dagoen arazo handienetakoa" dela. Modu horretan jardun da Ordoñez Polloe hilerrian, ETAk Donostiako Udalean zinegotzia zela Gregorio Ordoñez bere neba hil zuenetik 22 urte bete direla oroitzeko egin duten errespontsuan.
Omenaldira pertsona ugari bertaratu dira, besteak beste, Ana Iribar bere alarguna eta PP alderdiko hainbat kide (Alfonso Alonso, Nerea Llanos, Carmelo Barrio, Borja Semper eta Miren Albistur, kasu).
Hitzordura bertaratu diren artean honako hauek ere egon dira: Maria San Gil, Alderdi Popularraren Euskadiko presidente ohia; Javier de Andres, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, baita haren aurrekoa izan zen Carlos Urquijo ere; Jose Luis Herrador, Gipuzkoako ordezkari ordea; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea; eta Ernesto Gasco, Donostiako Udalean zinegotzi sozialista dena.
Coviteko presidenteak hitzetan, bere neba "ETAk, bere beso politikoak, eta ETA justifikatzen zuen eta oraindik ere justifikatzen jarraitzen duen euskal gizarteko zati handi batek hemen lurperatu zuten, gehiago hitz egin ez zezan". Izan ere, bere aburuz, "arrisku gisa hartua zen hitz egiteagatik, duintasuna defendatzeagatik eta xantaiari men ez egiteagatik, ez pistolen xantaiari, ez hitzezko pistolarien xantaiari, berak deitzen zien legez".
Ordoñezek baieztatu duenez, "bere neba ez zen kikilduko gaur EAJri esateko, instituzioek ematen dioten sinesgarritasunagatik, terrorismoari zilegitasuna kentzeko dagoen arazo handienetakoa dela".
Zentzu horretan, "ETAk euskarri politikoa eta babes soziala izaten jarraitzen" duela salatu du, eta gogora ekarri du 2016an Donostia Kulturaren Europar Hiriburua izan dela, baina, benetan "duintasun faltaren eta gorrotoaren kultura hiriburua" izan dela iritzi dio, "Euskadiko beste asko bezala".