Politika -
Radio Euskadin
EAJk eta EH Bilduk alderdikeria egotzi diote elkarri Gasteizko krisian
Radio Euskadiko tertulia batean, alderdikeriz jokatu izana leporatu diote elkarri bi alderdiek, Urtaranek konfiantza-galdea aurkezteko erabakiaren aurrean.
Agentziak | Erredakzioa
Gorka Urtaranek konfiantza-galdea aurkezteko hartutako erabakiak Gasteizko Udalean eragindako krisiaren harira, EAJk eta EH Bilduk alderdikeriaz jokatu izana egotzi diote elkarri. 2017ko Gasteizko aurrekontuak onartzeko hartutako erabakia izan da, EH Bilduk eta PPk aurka egin baitzuten.
Radio Euskadiko eztabaida batean Joseba Egibar EAJren bozeramaileak adierazi duenez, EH Bilduk "nahita" bilatu du Urtaran "ahitzea", EAJk eta PSE-EEk osatutako gobernu-taldearen aurrekontuak ez onartuta.
Egibarren aburuz, Gasteizko alkateak aurkeztutako konfiantza galdeak "egoera argitzen" laguntzeaz gain, EH Bilduren "hainbat gabezia agerian" utzi ditu.
Bestalde, Iker Casanova EH Bilduko parlamentariak argudio bera erabili du; izan ere, bere ustez, EAJk "alderdikeriaz" egin du Miren Larrion EH Bilduk Gasteizko Udalean duen bozeramailearen aurka, gaia hartzen ari den "maila politikoaz" lotsatu dagoelako.
Horrez gain, Laura Garrido PPren ordezkariaren esanetan, Urtaranek alkate gisa "porrot" egin duela erakutsi du krisiak, "muturreko ahultasuna" agerian uzteaz gain. Gainera, Garridoren arabera, "EH Bilduren beharra du inoiz baino gehiago" alkatetzari eusteko.
Era berean, Jose Antonio Pastor sozialistak esan du EH Bildu Urtaran "ahitzen" saiatu dela, Javier Maroto (PP) Gasteizko alkate izan zedin saihestu zuen unetik.
Azkenik, Lander Martinezek (Podemos) Gasteizen jarrera positiboz jokatzea eskatu du. Halaber, iaz adostutako aurrekontuen zati bat "asmo txarrez" gauzatu izana leporatu dio Urtarani.