Politika -

Ekitaldia

ETAren biktimak omendu dituzte Iruñean

Ehunka pertsonak hartu dute parte ETAren biktimen zazpi kolektibok deitutako elkarretaratzean.

ETAren biktimen aldeko elkarretaratzea egin dute Iruñean. Argazkia: EiTB
ETAren biktimen aldeko elkarretaratzea egin dute Iruñean. Argazkia: EiTB
ETAren biktimen aldeko elkarretaratzea egin dute Iruñean. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsonak hartu dute parte ETAren biktimen zazpi kolektibok gaur goizean Iruñean deitutako elkarretaratzean. "Talde armatuaren eraso bidegabea" jasan zutenei "merezitako omenaldia" egin diete, orain dela bi urte Nafarroako Legebiltzarrean adostutako akordioan oinarrituta.

Halaber, UPN, PSN eta Geroa Bai alderdietako kideak ere ekitaldian egon dira, baita Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Nafarroan dituen arduradun nagusiak ere: Daniel Rodriguez eta Javier Hernandez, hurrenez hurren.

Antolatzaileen izenean, Pilar Aramburo Sociedad Civil Navarra kolektiboko ordezkariak testu bat irakurri du. 2015eko martxoan Nafarroako Parlamentuak adostutako adierazpen instituzionala gogoratu du, otsailaren 11 "ETAren ondorioz desplazatu behar izan duten pertsonak eta Gizateriaren kontrako krimenen biktima guztiak oroitzeko Eguna" izango zela nabarmentzeko. Adierazpen hura UPNk, PSNk eta PPk hitzartu zuten.

Iruñeko Baluarte plazan Terrorismoaren Biktimen Monumentuan biktimei "miresmena" adierazi diete parte hartzaileek, "hiritartasun printzipioak, gizateria eta ausardia" erakusteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iruñeko bideoak Nafarroako albisteak ETA Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak