Politika -
GURTEL AUZIA
Martinez kontseilari ohiak espetxea ekidin dezake, fidantza ordainduta
Valentziako Gorteetako Turismo kontseilari eta presidente izandakoari 9 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Gürtel auziagatik, baina 15.000 euroko fidantza ordaintuta, espetxea sahiesteko aukerarekin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
15.000 euroko fidantza ordainduta, bederatzi urteko espetxe-zigorra saihesteko aukera ezarri diote Milagrosa Martinez Valentziako Gorteetako Turismo kontseilari eta presidente izandakoari, 2005 eta 2009 urteen artean Fitur azokako Generalitatearen pabiloia osatzeko kontratazioetan izandako irregulartasunengatik.Gürtel auziaren baitan egiten ari dira epaiketa, Valentziako Justizia Auzitegi Nagusian. Atzo, Franciso Correa, Pablo Crespo eta Alvaro Perez espetxera bidali zituen epaileak. Picassenteko (Valentzia) espetxean igaro dute gaua hiruek, eta kasuko iturriek jakitera eman dutenez, Madrilgo espetxeren batera eramango dute Correa datozen orduotan. Martinezi pasaportea erretiratzea ere ebatzi du epaileak, eta hilean bi aldiz joan beharko du epaitegira. Rafael Betoret Turismo kontseilari ohiaren kabineteburu izandakoa, berriz, fidantzarik gabe behin behinean aske uztea erabaki du epaileak. Horri ere, pasaportea kendu diote eta hilean behin joan beharko du epaitegira.