Politika -
Epaiketa
'Gobernu paraleloa' sortzeko asmoa ez zutela esan dute Udalbiltzakoek
Udalbiltzaren aurkako epaiketaren bigarren eguna izan da gaur. Datorren ostegunean deklarazioekin jarraituko dute.
Erredakzioa
Atzotik Auzitegi Nagusian epaituak izaten ari diren Udalbiltzako 20 kidetatik zortzik esan dute erakundea "plurala" zela eta bere helburuen artean "gobernu paralelo bat sortzea ez zegoela".
Udalbitlzaren aurkako epaiketaren bigarren egunean azpimarratu dute ideia hori akusatuek. Juan Moral fiskalak 10 eta 15 urte bitarteko kartzela-zigorra eskatu du beraientzat ETAko kide izateagatik eta fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik.
"Udalbiltzak ez zuen indarrik gobernu paraleloa izateko bere ministerioekin eta horrelakoekin", azaldu du Maribi Ugarteburu Amorotoko (Bizkaia) alkateak. "Ideia horiek auzipetze-autoan ezagutu genituen eta zenbait barre eragin zituen, baina ez dit graziarik ere egiten", gaineratu du.
Udalbiltzaren aurkako epaiketaren bigarren eguna izan da gaur. Datorren ostegunean deklarazioekin jarraituko dute.