Politika -

Bilera

Euroeskualdeak abiadura handiko loturari buruzko ikerketak agindu ditu

Iñigo Urkullu lehendakariaz gain, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Bordeleko tren-geltokia bisitatuko du.

Argazkia: @Aquitaineuskadi
Argazkia: @Aquitaineuskadi
Nafarroak lehenbizikoz hartu du parte Euroeskualdearen bileran

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak Espainiako eta Frantziako estatuak lotuko dituen abiadura handiko konexioari buruzko bi ikerketa agindu ditu: juridiko-teknikoa bat, eta eskaeraren ingurukoa bestea.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Uxue Barkos Nafarroako presidentea eta Alain Rousset Akitaniako presidentea bildu dira Bordelen egindako Euroeskualdearen Biltzarrean, baita gobernu horietako beste hainbat ordezkari ere.

Lehendakariaz gain, Arantxa Tapia (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua), Cristina Uriarte (Hezkuntza sailburua) eta Alfredo Retortillo (Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua) han izan dira.

Nafarroak lehen aldiz hartu du parte ofizialki. Helburu nagusi gisa, abiadura handiko sarearen bidez, bidaiariak eta merkantziak garraiatu ahal izatea ezarri du Barkosen Gobernuak.

Hori dela eta, ikerketa juridiko-tekniko bat eta eskariari buruzko beste bat egitea erabaki dute, euskal "Y"ren hirugarren trenbidea martxan jartzen denean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, orduan jarri ahal izango dira martxan trenak Baiona eta Donostia artean edo Bordel eta Bilbo artean, besteak beste.

"Euroeskualdeko komunikazioak egituratzea lehentasuna da. Lanean ari gara abiadura handiko trena gure lurraldean ezarri eta Atlantikoko Korridorearekin lotzeko", azaldu du Urkulluk bileraren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua AHT Euskadi