Politika -

Balorazioa

Gobernuaren lehen 100 egunen balorazio 'positiboa' egin du Erkorekak

Lehen egun hauetan 2020 Estrategia onartu dela gogoratu du Erkorekak, eta Exekutiboaren programak 175 konpromiso eta 650 ekimen jasotzen dituela azpimarratu du.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Jaurlaritzak, 100 egun

1:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernuaren lehen egunen balorazioa egin du. EAJren eta PSE-EEren arteko akordioak lehen 100 egunetarako aurreikusitakoa "aise" gainditu duela azpimarratu du bozeramaileak.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan Erkorekak esan duenez, Gobernuak lehen 100 egun hauetan martxan jarri dituen ekimenak "normaltasunez eta ondo garatu dira".

Gobernuan dauden bi alderdien arteko harreman pertsonalak eta instituzionalak, bai Jaurlaritzan bai Lehendakaritzan, "onak dira eta oso ondo funtzionatzen dute", esan du bozeramaileak.

Eusko Jaurlaritzak egonkortasuna, akordioa eta partaidetzaren alde egiten du gainontzeko talde parlamentarioen arteko elkarrizketak mantentzeko eskatzen duen eta bizi dugun momentu ekonomiko eta politiko honetan.

Erkorekak gogorarazi duenez, lehen ehun egun hauetan, Gobernuak 15 plan estrategiko eta 54 sektorial jasotzen dituen Estrategia 2020 eta 175 konpromiso eta 650 ekimen jasotzen dituen programak onetsi ditu.

Halaber, 28 lege-proiektu dituen legegintza-egutegia onartu dutela ere aipatu du, eta Autogobernuko eta Memoria eta Bizikidetasuneko ponentzia parlamentarioak martxan jarri dituztela azpimarratu du.

Hurrengo erronka enplegua eta ekonomia suspertzeko akordioa onestea izango dela azaldu du. 2020ra arte 8.600 milioi euro bideratuko dituzte horretara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal sozialistak Albisteak