Politika -

ETA-ren armagabetzea

'Ezin ginen beste bost urte egon desarmearen kontua konpondu gabe'

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Txetx Etcheverryk azaldu du ETAren armategia "desegiteko ardura" hartu dutela gizarte zibileko agenteek.

Bakearen aldeko aktibista Txetx Etcheverry. EiTB
Bakearen aldeko aktibista Txetx Etcheverry. EiTB
Bakearen aldeko aktibista Txetx Etcheverry. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakearen aldeko aktibista Txetx Etcheverryk Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, "gizarte zibilak armagabetzearen eguna antolatuko du apirilaren 8an'. Egun horren amaieran ETA erabat armagabetutako erakundea izango da.

"Euren armategia erabat desegingo da", gaineratu du.

ETAren armagabetze prozesuan parte hartzeko konpromisoa hartu zuten eta abenduaren 17an, Luhuson (Iparralde), atxilotu zituzten "gizarte sozialeko" bost pertsonetako bat da Etcheverry. Egun batzuk geroago libre utzi zituzten.

"Ardura hori [armagabetzean parte hartu] hartzen dugu guk orain. Luhuson hasi genituen armagabetzea egiteko ekimenak eta desegite era zuzenean egiteko antolakuntzarako eskaintza egin genion Frantziako Gobernuari, baina horren inguruko erantzun argi eta zehatzik ez daukagu oraindik", esan du.

Elkarrizketan, ekintzaileak azaldu du zergatik onartu duten desarmean parte hartzea: “ezin ginen beste bost urte egon ETAren armen kontua konpondu gabe, berez arriskutsuak direlako eta gaia blokeo faktorea zelako bake-prozesuaren beste aurpegientzat, hala nola biktimen kalte-ordainak eta presoen eta erbesteratuen etorkizuna”.

“Aniztasun osoz kudeatu nahi dugu armagabetzea, eta prozesua euskal gizartearekin partekatuta”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika ETA gaur Albisteak Adiskidetzea Euskadin