Politika -

ETAren armagabetzea

Armagabetzearen xehetasun gehiago jakingo dira Bake Bidearen foroan

Luhusoko atxiloketetatik gaur egun arte gertatu denaren berri emango dute Michel Berhocohirigoin eta Michel Tubiana bakearen artisauek.

Michel Berhocohirigoin 'Bake artisaua'. Argazkia: EiTB
Funosas, Etchegaray eta Berhocoirigoin. Argazkia: @BakeBidea
Michel Berhocohirigoin 'Bake artisaua'. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Armagabetzea bake prozesuaren zerbitzura' lelopean egingo da, larunbatean, Bake Bidearen foroa, Biarritzeko Bellevue entzutegian. Prozesu hori bultzatzen ari diren gizarte zibileko ordezkarien ahotik ETAren armagabetzearen inguruko xehetasun gehiago jakingo dira.

Gonbidatuen artean, ordezkaritza zabala izango da Biarritzen, besteak beste, bi 'bake artisau', Michel Berhocohirigoin eta Michel Tubiana; EAJko eta EH Bilduko ordezkariak; eta Brian Currinen taldeko ordezkari bat.

Michel Berhocohirigoinek eta Michel Tubianak Luhusoko abenduaren 16ko atxiloketetatik gaur egun arte gertatu denaren berri emango dute.

Martxoaren 18ko egitaraua:

9:00-9:30 – Harrera hitza

-          Michel Veunac, Biarritzeko auzapeza

9:30-11:00 – Lehen mahai ingurua Desarmatze prozesu baten printzipioak

-          Véronique Dudouet, Berghof Fundazioa

-          Serge Portelli, Versailles-ko Dei Gortean epailea

11:00-12:30 – Bigarren mahai ingurua Bakearen artisauen Luhusoko iniziatibatik : egoeraren azterketa eta aurreikuspenak

-          Anaiz Funosas, Bake Bidea mugimendu zibileko presidentea

-          Jean René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Herriko Herri Elkargoko presidentea

-          Michel Berhocohirigoin, Bake artisaua

12:30-13:00 - Foroaren bukaera

-          Michel Tubiana, Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidentea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak ETA Albisteak Bakea Euskadin