Politika -
1.000 jarraitzaile zituen
Facebook-ek Otegiren atari berria kendu du
Era berean, ezker abertzaleko kidearen profila ezabatu du sare sozialak. Asteazkenean lehendabiziko orria kendu zioten (dagoeneko 4.600 jarraitzaile zituena).
Erredakzioa
Facebook-ek kendu egin du Arnaldo Otegiren web orri berria. Atzo kendu zuen Otegiren lehendabiziko orria (dagoeneko 4.600 jarraitzaile zituena) eta horren ondoren beste bat sortu zuten berehala hura kudeatzen zutenek, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Gaur goizean, dagoeneko mila jarraitzaile zituen bigarren web orri horrek, baina hori ere kendu egin du Facebook-ek. Gainera, Otegiren profila ere kendu du sare sozialak.
Atzo zabaldu zuten atari berria lagun batzuek, Facebook-ek berak aurreko orria erretiratu ostean.
Iazko urritik preso dago ezker abertzaleko kidea. Batasunaren Mahai Nazionala berrosatu nahi zuelakoan atzeman zuen Poliziak 2009ko urriaren 13an, Donostian, LAB sindikatuaren egoitzan. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen operazioa.