Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Sonia Perezek ordezkatuko du Carlos Zapatero Lan Sailburuordetzan
Gemma Zabaletak zabaldu duenez, sailburuordea hautagaitza aurkeztuko du Vital Kutxako presidente izateko; Zabaletak "ziurtzat" eman du lan politika aktiboak "irailerako" transferitzea.
Erredakzioa
Sonia Perez Lan zuzendariak Carlos Zapatero Lan sailburuordea ordezkatuko du; Vital Kutxako presidente izateko hautagaitza aurkezteko Eusko Jaurlaritza utziko baitu Zapaterok.
Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak Radio Euskadin iragarri duenez, datorren asteko asteartean Gobernu Kontseiluak jakitera emango du Zapateroren kargu-uztea eta Perezen kargu-hartzea.
Horren bidez, "botere hutsuneak" ekidiniko dituzte, sailburuaren esanetan, eta nabarmendu du Perez badagoela joango den sailburuordearekin elkarlanean.
Sailburuak iragarri du Bizkaian dagoen Lan ordezkariak ere Eusko Jaurlaritzan kargua izango duela, Biak, emakumeak, "lehiakorrak, profesionalak eta langileak" dira.
Enplegu politikak
Bestalde, Zabaletak "ziurtzat" eman du lan politika aktiboak "irailerako" transferitzea, lehendakariak esan bezala.