Politika -
Independentzia kosovoarra
Gobernuak Kosovo onartu barik jarraitzen du, De la Vegaren arabera
Gaineratu duenez, "nahiko irreala da Espainia Balkanekin alderatzea". Bestalde, Iñigo Urkulluk Kosovoren independentzia onartzeko eskatu dio Estatuari.
Erredakzioa
Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuaren lehenengo presidenteordeak zabaldu duenez, Exekutiboak bere "iritzia mantentzen du" eta ez du Kosovo onartuko; halaber, "gatazka elkarrizketaren bidez konpontzeko" deialdia egin du "bide bakarra" delako.
Hori da De la Vegak presntsaurrekoan esandakoa Ministro Kontseilua bukatutakoan, Miguel Angel Moratinos Kanpo Arazoetarako eta Kooperazioa ministroak atzo adierazi ostean "aro berri bat zabaldu" dela, Nazioarteko Justizia Auzitegiak (NJA) independentzia aldarrikapena legearen araberakoa dela esan eta gero.
"Gure iritzia ez da aldatu bi arrazoiengatik. Batetik, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluarekin partekatzen dugun ebazpena (1244) errespetatze aldera eta bestetik, Bosniako gerra bukarazi zituzten mugen arteko eta etnia eta kultura ezberdinen inguruko hitzarmenak kontuan hartuta", De la Vegak gehitu duenez.
Gobernuaren bozeramalearen hitzetan, NJAren epaiak ez ditu nahi subiranistak bultzatuko Espainian. Azpimarratu du "nahiko irreala" dela "Espainia Balkanekin alderatzea".
Urkulluk normaltasuna eskatu du
Iñigo Urkullu EAJko EBBren presidenteak Kosovoko independentzia onartzeko eskatu dio espainiar Estatuari, Hagako Auzitegiaren epaia ikusita eta "herrien determinazio librearen errespetua normaltasunez" ere hartzeko eskatu du.