Politika -

Lehendakaria Nevadan

Patxi Lopez, Euskadiren eta AEBen arteko 'loturak sendotzearen' alde

Euskal enpresak Amerikako Estatu Batuetan finkatzeko "bide berriak" zabaltzearen aldeko apustua egin du lehendakariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiren eta AEBen arteko loturak "berritzearen" aldeko apustua egin du Patxi Lopez lehendakariak, eta euskal enpresak bertan finkatzeko "bide berriak" zabaltzearen alde azaldu da.

Lopezek AEBetan egin ditu adierazpenak, komunikabideekin Renon (Nevada) izandako bileran.

Agerraldian, Nevadako Estatua Euskaditik alde egindako euskal herritarren "harrera lurraldea" izan dela goraipatu du lehendakariak, "oparotasuna ahalbidetu zien lurraldea, eta baita euren nortasuna mantentzea ere".

Zentzu horretan, euskal elkarteak babestearen "garrantzia" nabarmendu du Lopezek, "herritik kanpo euskal kultura aldarrikatzen eta mantentzen duten pertsonak direlako".

"Loturak sendotu"

Bidaian euskal elkarteen Jaialdian parte hartzeaz gain, "Euskadiren eta AEBen arteko loturak sendotzeko eta finkatzeko" helburua dutela azaldu du lehendakariak.

Zentzu horretan, AEBetako lau unibertsitate eta EAEko hiru bidaiako "protagonista nagusiak" izango direla azaldu du agintariak. Stanford, Berkley, Nevada eta Boiseko unibertsitateak bisitatuko ditu lehendakariak, eta konkretuki, Renoko Euskal Ikasketen Zentroaren eta Nevadako unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena berretsiko dute, euskal kultura zabaltzeko helburarekin.

Era berean, beste xede bat, "euskal enpresei ateak zabaltzea izango da", Patxi Lopezen ahotan. Horretarako, zenbait ekitaldi antolatu dituzte, Kalifornian, San Frantziskoko euskal Zentroan eta Boisen. Bertan "lotura ekonomikoak ezartzen saiatuko dira, kulturaletaz, historikoetaz eta familiarretaz gain".

Bestalde, James Gibbons Nevadako gobernadoreak ''Lagun Onari'' saria jasoko du lehendakariaren eskutik. Esker oneko ekitaldi honen bitartez, Nevadak euskal herritarrei emandako harrera, adiskidetasuna eta lotura kulturalak eta, batez ere, akademikoak azpimarratu eta bultzatu nahi ditu lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea