Politika -

Bidaia ofiziala AEBetara

"Euskal nortasun bakarra" ez goratzea eskatu du lehendakariak

AEBetako biraren bigarren egunean, Patxi Lopezek Euskal Ikasketen Zentroa bisitatu du, Nevadako Unibertsitatean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak "euskal nortasun bakarra" ez goratzea eskatu du gaur, AEBetara egiten ari den bidaia ofizialaren baitan, eta herrialde hartan bizi diren euskal herritarrak euskal nortasuna "bizitzeko eta sentitzeko" modu ezberdinen "adibide" direla adierazi du.

Lopezek Euskal Ikasketen Zentroan (Nevadako Unibertsitatea) egin ditu adierazpenok. Han, ''Lagun Onari'' golardoa eman dio Brian Krolicki estatuko gobernadoreordeari, euskal emigranteei emandako harrera onagatik.

Bidaia ofizialaren bigarren egunean, aipatu zentroak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzarekin duen hitzarmena herrialde hartan euskal kultura eta errealitatea sustatzeko.

Izan ere, euskal gaiei buruz ingelesez publikatutako idatzien eta liburuen % 95 Nevadako Estatuak ekoitzi ditu.

"Gure herrialde txikiak herrialde honetan dituen benetako enbaxadoreak zarete", esan du lehendakariak.

Halaber, joan den mendean Nevadako estatuak euskal emigranteei egin zien harrera eskertu egin du.

"Ez da euskal nortasun bakarra goratu behar. Norberak modu ezberdinean bizi du bere nortasuna, eta zuek, AEBetako euskaldunak, zarete horren adibide onena. Amerikarrak eta euskal herritarrak sentitzeko gai zarete, zuen kulturak uztartzeko eta berdin maiatzeko gai, beste kultura eta beste gizartea errefusatu barik", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea