Politika -

Hauteksndeak

EAJk irailean ekingo dio Gasteizko hautagaiak bilatzeko prozesuari

Gasteizko alkatetzarako Arabako EAJk zituen bi hautagaiak (Malentxo Arruabarrena eta Ramiro Gonzalez) erretiratu egin dira, atzoko bileran bien arteko berdinketa gertatu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako EAJk irailean ekingo dio Gasteizko alkatetzarako hautagaiak bilatzeko prozesuari, atzoko bileratik akordiorik gabe atera ondoren, Iñaki Gerenabarrena Araba Buru Batzarreko presidenteak iragarri duenez.

Gasteizko alkatetzarako Arabako EAJk zituen bi hautagaiak (Malentxo Arruabarrena eta Ramiro Gonzalez) erretiratu egin dira, atzoko bileran bien arteko berdinketa gertatu ostean. Biek afiliatuen babes bera lortu zuten, eta onena prozesu berri bat hastea dela erabaki zuten, horrela babes handiagoa duen pertsona bat aukeratzeko.

Iraileko bigarren saiakeran, Arruabarrenak eta Gonzalezek hautagai berriaren proposamenean parte hartuko dute, gaur Iñaki Gerenabarrenak azaldutakoaren arabera.

Izan ere, Gerenabarrenak agerraldia egin du Gasteizen, Arruabarrena eta Gonzalezekin batera. Alderdiaren zuzendaritzak Gonzalez proposatu zuen, eta EAJren oinarriek Arruabarrenaren izena aurkeztu zuten. Atzoko bozketan, berdinketa lortu zuten.

Egoera hau berria da EAJren historian, normalean hautagaiak alderdiaren zuzendaritzak proposatutakoak izaten baitira.

Gerenabarrenak Gonzalezi eta Arruabarrenari egindako "esfortzua" eskertu die eta berdinketa "biak hautagai onak direlako eta alderdiaren sistema demokratikoari esker" gertatu dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea