Politika -

ETA-ren armagabetzea

Zoido: 'ETAk behin betiko desegitea iragartzea besterik ez dugu nahi'

Zoidoren arabera, "larunbateko ekitaldi propagandistikoa ez da ETAren eta horren ingurukoen lasterbide, onura edo interes politikoa izango. Era berean, hiltzen uzteagatik ez zuen abantailarik izan".

Juan Ignacio Zoido. Argazkia: EFE
Juan Ignacio Zoido. Argazkia: EFE
Juan Ignacio Zoido. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Ignacio Zoido Espainiako Gobernuko Barne ministroak ETAren armagabetzearen inguruan esan duenaren arabera, taldeak "behin betiko desegitea iragartzea, eragindako sufrimendu guztiaz damutzea eta biktimei barkamena eskatzea besterik ez dugu nahi".

"Hori gertatzen ez den bitartean, lanean jarraituko dugu ETAko taldetik gelditzen dena gure bizitzetik desagertzeko behingoz. Batez ere justiziagatik eta terrorismoaren biktimen memoriagatik, benetako istorioa ez lausotzeko eta gizarte osoak biktimak eta hiltzaileak egon zirela jakiteko", adierazi du Zoidok.

Guardia Zibilaren Informaziorako Bulego Nagusira egin duen bisitan Zoidok aitortu duenez, larunbatekoa, "ETAren porrotaren ondorioa eta bistako froga ikusarazten duen gertakaria" da. Armagabetzea "suntsituta gelditzen denak, etorkizunik ez duten ekintzak egiten jarraitzea alferrikakoa dela ikusten duenak eta bere arduradunak kartzelan dituenak besterik ez du egiten".

"Guardia Zibilari, Polizia Nazionalari eta Frantziako segurtasun indarrei esker, ETA suntsituta dago, eta horren ekintza terroristak ahaztuko ez ditugun eta nahi ez dugun iragana dira, itzuliko ez den iragana", azaldu du Juan Ignacio Zoidok.

Zoidoren arabera, "larunbateko ekitaldi propagandistikoa ez da ETAren eta horren ingurukoen lasterbide, onura edo interes politikoa izango", eta "hiltzen uzteagatik ez zuen abantailarik izan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua bideoak ETA albisteak Eguneko albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin