Politika -

Elkarrizketa 'Boulevard'en

Espagnac: 'Parte hartu behar zuela onartu du Frantziak'

Frederique Espagnac senatari sozialistak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, Frantziako Gobernuaren parte hartzeari esker posible izan da ETAren armagabetzea.

Frederique Espagnac Pirinio Atlantikoko senatari sozialista. Artxiboko argazkia: EiTB
Frederique Espagnac Pirinio Atlantikoko senatari sozialista. Artxiboko argazkia: EiTB
Espagnac: 'Frantziak aferan parte hartzea erabakigarria izan da'

1:48

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frederique Espagnac Pirinio Atlantikoak departamenduko senatari sozialistak Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan egin dituen adierazpenen arabera, ETAren armagabetzea izan ondoren beharrezkoa da bakeari eta adiskidetzeari heltzea. Espagnacek ohartarazi duenez, ez da prozesu erraza izango, baina egin beharrekoa da.

Senatari sozialistaren esanetan, Frantziako Gobernuak parte hartu duelako izan da posible ETAren armagabetzea. Espainiari soilik zegokion gaia zela pentsatzeari utzi dio Frantziak eta parte hartu behar zuela onartu du, gaineratu du.

Frantziako Gobernuak armagabetzeaz hitz egin zuen otsailaren 20an Malagan, horren hitzetan, eta Bruno Le Roux Frantziako Barne ministro ohiak egindako lana goraipatu du.

Presoen auzia orain arteko elkarrizketetan egon ez bada ere, horretaz hitz egiteko beharra azpimarratu du politikari sozialistak. Ildo horretan, salbuespen politikak aplikatzeari uzteko eskatu du, eta desagertzeko galdegin dio ETAri.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Frantzia albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Bakea Euskadin Macronen Gobernua