Politika -

KATALUNIA

Puigdemont: 'Nor garen erakutsi diezaiogun munduari, beste behin'

Erreferendumaren aldeko Nazio Itunak deituta, 4.000 boluntario izan dira Katalunia osoan erreferenduma babesteko sinadurak biltzen.

Carles Puigdemont, gaur egindako agerraldian. Argazkia: EiTB
Carles Puigdemont, gaur egindako agerraldian. Argazkia: EiTB
Sinadura bilketa egin dute Bartzelonan erreferendumaren alde

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Saint Jordi eguneko ospakizunetan hartu du parte, igandean. Adierazpen instituzionalean esan du Kataluniak "beste behin" munduari erakutsiko diola "nor den". Horren hitzetan, hiru arma ditu Kataluniak: "liburua, arrosa eta kultura".

Halaber, gaurko agerraldia aprobetxatu du, Sant Jordi eguna Gizateriaren Ondare ez Material izendatzeko Kataluniak aurkeztu duen hautagaitza gogora ekartzeko.

Erreferendumaren aldeko sinadurak

Bestalde, erreferendumaren aldeko Nazio Itunak deituta, 4.000 boluntario ari dira gaur Katalunia osoan erreferenduma babesteko sinadurak biltzen.

Puigdemontek berak 2016an sortutako plataformak legezko erreferenduma deitzea aldarrikatzen du, eta alderdi independentista guztien babesa du, baita independentziaren aldekoak ez diren hainbat elkarterena ere.

Duela hilabete batzuk hasi ziren sinadurak biltzen, eta Kataluniako gizartearen gehiengo zabalak erreferenduma babesten duela erakutsi nahi dute.

Puigdemont eta Carme Forcadell Parlamenteko presidentea sinadurak biltzeko guneetako batean izan dira, goizean, euren babesa adierazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa