Politika -

memoria historikoa

Intxortako batailaren 80. urteurrena oroitu dute Elgetan

Halaber, armada frankistak eraildako 37 elgetarrak omendu dituzte.

Intxorta bataila
Intxorta bataila
Duela 80 urte izandako Intxortako bataila antzeztu dute elgetarrek

1:34

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elgetan Intxortako Erresistentzia Egunaren beste ekitaldi bat egin dute igandean, Intxorta 1937 Kultur Elkartearen eta Udalaren eskutik, Emilio Mola jeneralaren agindupean zeuden kolpisten tropen aurka Intxortan egindako erresistentziaren 80. urtemuga ospatu duten egunean.

1936ko Gerra Zibilean, Errepublikaren alde borrokatu ziren indarrek zazpi hilabetez eutsi zieten Elgetako frontean Bilbora iritsi nahi zuten kolpisten erasoei.

Oraingo honetan, gainera, Frankismo eta diktadura garaiko emakume erresistente eta errepresaliatuak omendu dituzte.

Fronte hori erori egin zen Intxortako batailaren ostean. Izan ere, frankistek, Italiako faxisten hegazkinen laguntzarekin, Intxortan ezarritako hesia beste alde batzuetatik hautsi zuten, eta, azkenik, 1937ko apirilaren 24an, Mola jeneralak Elgetan sartzea lortu zuen, lau egun iraun zuen borrokaldia bukatu eta gero.

Intxortako bataila bosgarren aldiz irudikatu dute asteburuan Elgetan, kolpisten aurkako ikur bihurtu den inguruan.

Igandeko omenaldietan parte hartu duten ordezkarien artean, besteak beste, Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria egon da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gipuzkoa Gaurko azken ordukoa Frankismoa Debagoiena eskualdea