Politika -

Estatuko aurrekontu orokorrak

Espainiako aurrekontuen osoko zuzenketa prest du EAJk

Aitor Esteban jeltzaleek Kongresuan duten bozeramaileak aitortu duenez, dena den, "Madrilen azken unera arte ezin dezakezu esan zer gertatuko den".

Aitor Esteban: 'Ez dago akordiorik PPrekin'

0:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean bukatuko da 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei osoko zuzenketa aurkezteko epea, eta berea prest duela aitortu du EAJk. Izan ere, Aitor Esteban eledunak nabarmendu duenez, "akordiorik ez dago".

"Une honetan, ez dago akordiorik. Ez da kopuru kontua, beste gai batzuk ditugu mahai gainean, baina azken unera arte negoziatzen egongo gara", esan die diputatu jeltzaleak kazetariei.

Estebanen berbetan, "gaur gaurkoz osoko zuzenketa aurkeztuko genuke, eta prest dugu izatez".

"Egia da Madrilen azken minutura arte ezin dezakezula ezer esan, ezinezkoa dena azken unean posible delako, eta arazo barik gainera", aitortu du.

Osoko zuzenketen eztabaida maiatzaren 3an eta 4an egingo dute Kongresuan. Rajoyren gobernuak 175 boto behar ditu aurrekontuak aurrera ateratzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Popularra Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Alderdi politikoak Ekonomia Eguneko albisteak