Politika -

Biktimak

Terrorismoaren 1.300 euskal biktimekin batuko da Espainiako Gobernua

Barne Ministerioak, orain arte, Bizkaiko biktimei zuzendutako 447 gutun igorri ditu, eta Gipuzkoako 621 eta Arabako 246 kaltetu deitzea aurreikusten du.

Martxoaren 10ean terrorismoaren biktimen omenez Gasteizen egin zen ekitaldia. Argazkia: EiTB
Martxoaren 10ean terrorismoaren biktimen omenez Gasteizen egin zen ekitaldia. Argazkia: EiTB
Martxoaren 10ean terrorismoaren biktimen omenez Gasteizen egin zen ekitaldia. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Euskadin terrorismoa jasan duten 1.300 biktima deitzeari ekin dio. Gobernuaren asmoa da zenbait topaketatan parte har dezatela, euren beharrizanak ezagutu eta erakundeetatik erantzuna jaso dezaten.

Lehendabiziko bilerak Bilbon izango dira, maiatzaren amaieran, eta ekaina bitartean luzatuko dira, Barne Ministerioak EFEri baieztatu dionez. EAEko bilerekin bukatu ostean, beste autonomia erkidegoetako biktimekin batzeari ekingo diote.

Barne Ministerioak, orain arte, Bizkaiko biktimei zuzendutako 447 gutun igorri ditu, eta Gipuzkoako 621 eta Arabako 246 kaltetu deitzea aurreikusten du.

Topaketak ateak itxita egingo dira biktimen intimitatea gordetzeko helburuarekin, eta beraietan biktimek euren egoeraren berri eman ahalko diote Gobernuari, baita zein diren beren beharrizanak eta egonezinak ere.

Barne Ministerioak Sonia Ramos Terrorismoaren Biktimei laguntzeko zuzendaria bidaliko du bilera horietara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimak Gaur