Politika -
Irregulartasunak
Nafarroako Parlamentuak Ultzamako biometanizazio instalazioa ikertuko du
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdien proposamena osteguneko osoko bilkuran eztabaidatuko dute. Lauko Gobernuaren babesaz gain, PSN eta PPN alde agertu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Ultzamako biometanizazio instalazioaren obra eta ustiapena esleitzeko prozedurari buruz ikerketa batzordea osatzeko lehen urratsa eman du gaur Nafarroako Foru Parlamentuak. Izan ere, talde gehienek babestutako eskaera bat tramitatzea onartu dute.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdien proposamena osteguneko osoko bilkuran eztabaidatuko dute. Lauko Gobernuaren babesaz gain, PSN eta PPN alde agertu dira, bozeramaileek jakinarazi dutenez. UPNk alde edo aurka egingo duen jakitea falta da.
Asteazkenean, berriz, Asunción Olaechea Nafarroako Kontuen Ganberako presidenteak Parlamentuko Batzordean zehaztuko du kontrolerako erakundeak jarduera horri buruz egindako txostena. Zenbait kontutan legea ez dela bete atzeman dutenez, Fiskaltzari igorri diotela azaldu du.