Politika -
Agerraldia
Ezker abertzaleak 'hitz egin nahi dutenekin' mantendu ditu harremanak
Marian Beitialarrangoitiaren arabera, "eszenatoki aldaketa" eta "zuhurtzia" bilatzen duten harremanak dira.
Erredakzioa
Estatu espainolak "errepresiozko azeleragailua zapalduz blokeo eta gatazka egoera mantentzen eta larriagotzen setatu dela" eta "errepresioarekin eta derrigortzearekin" hurrengo ikasturte politikoa "baldintzatu" nahi duela salatu du ezker abertzaleak.
Zentzu horretan, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatesaren arabera, jarrera horrek "elkarrizketak dituen irtenbide batera gerturatu beharrean, gaur egungo blokeo egoeran mantentzeko ahaleginak egiten ditu".
PSErekin izan litekeen kontaktuei dagokienez, ezker abertzaleak "nahi badu, gaur egungo testuinguru politikoan dauden alderdi politiko guztiekin harremanak izan ditzake". Zentzu horretan, harremanak "eszenatokia aldatu, zuhurtzia eta, beraz, pribatuan eta ez prentsa aurrean" egitea nahi dutela esan du.
Marianen iritzian, "ezker abertzaleak beraiekin hitz egin nahi duten guztiekin hitz egiten du, eta gainera, panorama politiko osoarekin izatea lortzen badu, ondo baino hobeto".
Donostiako prentsaurrekoan, Beitilarrangoitia, Idoia Ibero, Tasio Erkizia, Miren Legorburu, Iñaki Zabala eta Niko Moreno egon dira.
Morenok "zigor-politikaren ustegabeko limiteen sakontasuna" edo azken asteotan "ezker abertzaleko egituraren hainbat kideen aurka egindako kartzelako eskaera fiskala larriak eta Udalbiltza edo Anoeta bezalako epaiketen bizkortzea" azpimarratu ditu.
Bere ustez, "mozkorraldi errepresibo" honekin hurrengo urtean "ezker abertzaleko ehunka kide makroepaiketa hauetan epaitu eta zigortu" nahi ditu Estatuak, "horretarako espresuki egindako demokraziaren aurkako lege batek babestuta".
Irailaren 11an Bilbon Adierazi Euskal Herria herri-ekimenak deitu duen manifestazioan parte hartzeko deialdia egin du ezker abertzaleak. Beste mobilizazio batzuk ere "begi onekin ikusi" egiten dituela esan du; "deialdia ezker abertzaleak ez egin arren" hurrengo larunbatean Donostiako kaleen barrena ibiliko dena, besteak beste.