Politika -
ETA-ren desarmea
'Bakearen artisauek' mobilizazioa antolatuko dute Parisen
Bitartekari horiek asteartean aurkeztuko dute ekimena Luhuson (Lapurdi).
agentziak | erredakzioa
'Bakearen artisauek', iragan apirilaren 8an ETAren armagabetzea erraztu zuten herritarrek, mobilizazioa antolatuko dute Parisen.
ETAk armak entregatu zituela hilabete baino gehiago igaro den honetan, bitartekari horiek ekimen berri bat aurkeztuko dute datorren astean, asteartean 11:00etan, Luhuson (Lapurdi). Asmoa mobilizazioak Parisera eramatea da.
'Bakearen artisauek' lehenago ere esan dute desarmearekin ez dela bakea lortzen, eta oraindik "bake osoa, justua eta atzeraezina" behar duela Euskal Herriak.
Hori dela eta, harremanetan jarraitu dute hainbat eragilerekin bake prozesuarekin lotutako gaiak jorratzeko; biktimak, presoak eta adiskidetzea tarteko.