Politika -

Desarmea

Frantziak ETAk lapurtutako arma batzuk bilatzen jarraitzen du

ETAk 2006a Frantziako Estauko hego-ekialdeko biltegi batean lapurtu zituen "hainbat arma bilatzen ari da modu aktibo batean".

Frantziako Polizia ETAr armak jasotzen. Argazkia: Efe
Frantziako Polizia ETAr armak jasotzen. Argazkia: Efe
Frantziako Polizia ETAr armak jasotzen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk aurreko apirilaren 8an armak Frantziako agintarien esku utzi ostean, Frantziak ETAren "hainbat arma bilatzen jarraitzen du modu aktiboan", 2006an Frantziako Estatuko hego-ekialdean arma biltegi batetik lapurtuak hain zuzen ere, Parisko terrorismoaren aurkako Fiskaltzak jakinarazi duenez.

Fiskaltzak Oier Ibarguren Sarasola eta Montxo Arkaiz Varea ETAko presoen epaiketan eman du informazio hori, ETAk Frantziako Justiziari zortzi arma biltegiren berri eman zionekoa gogoratuta.

Zulo horietan, hiru tona lehergai eta milaka munizio eta detonatzaile aurkitzeaz gain, 120 arma topatu zituzten, gehienak 2006ko urrian Vauverteko biltegi bateak ETAk lapurtutako pistolak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Frantzia berriak ETA Albisteak Gaur Eguneko albisteak Bakea Euskadin Frantziako Gobernua gaur