Politika -
Auzitegi Nazionalean
Ion Telleria astelehenean utziko dute epailearen esku
Frantziako Justiziak atxilotua ez izateko errekurtsoa gaitzetsi eta gero atxilotu zuten. Fernando Grande-Marlaskak atxilotzeko euroagindua eman zuen bere aurka.
Erredakzioa
Ion Telleria Segiko ustezko ''buruzagia'' astelehenean utziko dute Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailearen esku.
Epaitegiko iturriek jakinarazi dutenez, epailearen esku utzi arte behin-behineko espetxealdian egongo da.
Urruñan (Lapurdi) atxilotu zuten atzo, Frantziako Justiziak atxilotua ez izateko errekurtsoa gaitzetsi eta gero; Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak atxilotzeko euroagindua eman zuen bere aurka.
Aurtengo ekainean ere atxilotu zuen poliziak, baina libre utzi zuten hurrengo egunean, baina orain aste batzuk, Paueko Auzitegiak Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskaria onartuko zuela jakinarazi zuen eta defentsak aurkeztutako errekurtsoa atzera botata.