Politika -

Katalunia

Negoziatzea ezinezko jota, Generalitatea erreferenduma antolatzen hasiko da

Neus Monte bozeramaileak esan duenez, erreferendumaren data eta galdera datozen asteetan iragarriko dute.

Kataluniako erreferendumaren aldeko alderdiek bilera egin dute. Argazkia: EFE
Kataluniako erreferendumaren aldeko alderdiek bilera egin dute. Argazkia: EFE
Referendumaren aldeko apustua berretsi du Puigdemonten Governak

1:39

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreferenduma adosteko aukera gutxiestea eta elkarrizketaren bideari uko egin izana leporatu dio Kataluniako Generalitateak Espainiako Gobernuari, eta, horrenbestez, erreferenduma antolatzen hasiko direla iragarri du.

Neus Munte Generalitateko bozeramaileak esan duenez, erreferendumaren data eta galdera datozen asteetan erabakiko dute.

Carles Puigdemont presidenteak deituta, galdeketaren aldeko alderdiek bilera egin dute arratsalde honetan. Catalunya en Comu ez da batzarrera joan.

Muntek azaldu duenez, bileran ez dute inolako erabakirik hartu, "Espainiako Gobernuak emandako ezezko formalaren inguruan eta azken egunotan egin dituen adierazpenen inguruan ditugun iritziak partekatu ditugu".

Espainiako Gobernuak Kataluniako errealitateari buruz duen "ezjakintasuna nabarmena" dela esan du. "Erreferenduma egitea herritarrei entzutea da. Herritarrei entzutea, bozkatzea, hautestontziak, erreferenduma: dena gauza bera da", azpimarratu du Muntek.

"Kongresuan erreferendumaz hitz egiteko gonbita luzatzen digute eta, aldi berean, erreferenduma negoziaezina dela esaten digute", kritikatu du. "Guk ez dugu amaitutzat eman elkarrizketaren bidea. Elkarrizketaren bidea amaitutzat eman duena Estatua izan da, inoiz ez baitute elkarrizketarik nahi izan", erantsi du.

Bestalde, gogor kritikatu du Catalunya en Comu alderdiak bileran parte hartzeari uko egin izana.

"Ez du ulertzen Kataluniako presidenteak erreferendumaren aldeko alderdi guztiekin hitz egiteko deitu duen bilerara ez etortzea eta Rajoyk Kongresura joateko egin zigun gonbidapena babestea", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniaren independentzia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès argazkiak Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa