Politika -

Auzitegi Nazionala

Rajoy ANra bertaratu beharko da deklaratzeko Gurtel auzia dela eta

"Auzitegiek hartutako erabakiaren esku nago”, esan du Espainiako Gobernuko presidenteak epaimahaiak hartutako erabakiaren berri izan ostean.

Rajoy pantaila baten bidez deklaratzen, PPren finantzaketaren inguruan, 2013an. Argazkia: Efe
Rajoy pantaila baten bidez deklaratzen, PPren finantzaketaren inguruan, 2013an. Argazkia: Efe
Rajoy pantaila baten bidez deklaratzen, PPren finantzaketaren inguruan, 2013an. Argazkia: Efe

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Auzitegi Nazionalera bertaratu beharko da uztailaren 26an, Gurtel auziagatik deklaratzera, auzi horretako epaimahaiak hala erabaki duelako.

“Hasieratik esandakoa errepikatuko dut. Auzitegiek hartutako erabakiaren esku nago”, esan du Rajoyk epaimahaiak hartutako erabakiaren berri izan ostean.

Hala, Auzitegi Nazionaleko bigarren sekzioaren gehiengoak (bi boto alde, bat aurka) PPk eta Rajoyk berak egindako eskaria ukatzea erabaki du, bideokonferentziaz deklaratzeko, baina proposatutako datak onartu dizkio.

Angel Hurtado epaitegiko presidenteak eman du kontrako botoa. Beste bien iritzian, aldiz, Rajoy ANra bertaratuta gertutasuna eta erantzuteko aukera ziurtatuta egongo litzateke eta, gainera, deklarazioa "normaltasun demokratikoaren baitan" kokatuta legoke.

Aurretik Jesus Santos PPren abokatuak bideokonferentziaz deklaratu beharko lukeela adierazi zuen "Gobernuko presidente karguaren jarduerari kalte txikiena egingo liokeen modua" hori dela iritzita.

PPren abokatuak azaldu zuenez, "herritar guztiei eragiten dien Estatu mailako kontua da Gobernuko presidentearen agendarena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika PP Espainako Gobernuaren presidente ohia Ustezko ustelkeria politikoa Gaurko azken ordukoa