Politika -

Foru Hauteskundeak

EAJk areagotu egingo luke Bizkaian duen aldea

EiTBk 600 pertsona galdekatu ditu Bizkaian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan boto-asmoari buruz eta beste zenbait gairi buruz galdetzeko egindako ikerketan.

EiTB Focus
EiTB Focus
EAJk berriro irabaziko luke Bizkaian, aldea handiagoarekin ere

1:24

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru-hauteskundeak orain egingo balira, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke berriro Bizkaian, orain duen aldea handituta, Euskal Irrati Telebistak (EiTB) egindako EiTB Focus ikerketaren arabera.

EiTB Focusek boto-asmoari buruz eta beste zenbait gairi buruz galdetu du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

Gizaker enpresak EiTBrentzat egin duen makroinkestan, Bizkaiko 600 pertsonari (400 Bilbon eta 200 Bizkaiko gainerako udalerrietan) galdetu diete euren boto-asmoaz, aurreko foru-hauteskundeak izan zirenetik bi urte igaro direnean; hau da, Diputazioko legegintzaldiaren erdia bete denean.

Horrenbestez, EAJk irabaziko lituzke berriro foru-hauteskundeak Bizkaian, eta bigarren indarra litzatekeen EH Bildurekiko aldea areagotuko luke. PSE-EEk berdin jarraituko luke, eta Elkarrekin Podemos eta PP jaitsi egingo lirateke.

BOTO ASMOA BIZKAIAN eitb focus ekaina junio 2017

BOTO ASMOA BIZKAIAN eitb focus ekaina junio 2017

Bizkaitarrek, batez beste, 10etik 6,3ko nota eman diote Foru Aldundian egun dagoen gobernuari, eta biztanleen % 79,3k ontzat jo dute berak egindako lana. Oposizioari dagokionez, 5,2ko nota eman diote, eta biztanleen % 48,8k uste dute haren jarduerak 5 bat edo 5etik gorako nota merezi duela.

FORU ALDUNDIEN KUDEAKETAREN BALORAZIOA BIZKAIA eitb focus ekaina junio 2017

FORU ALDUNDIEN KUDEAKETAREN BALORAZIOA BIZKAIA eitb focus ekaina junio 2017

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak 6,4ko nota jaso du, eta biztanleen % 69,4k badakite nor den.

AHALDUN NAGUSIEN BALORAZIOA BIZKAIA eitb focus ekaina junio 2017

AHALDUN NAGUSIEN BALORAZIOA BIZKAIA eitb focus ekaina junio 2017

Diputaziotik jasotzen dituzten zerbitzuei dagokienez, hiriarteko garraioa, hondakinen kudeaketa eta errepideak dira bizkaitarrek hoberen balioesten dituzten zerbitzuak, ordena horretan.

GESTIOAREN BALORAZIOA ARLO HAUETAN  BIZKAIA eitb focus ekaina junio 2017

GESTIOAREN BALORAZIOA ARLO HAUETAN BIZKAIA eitb focus ekaina junio 2017

Fitxa teknikoa

EiTB Focus inkestatik atera dira datuak; EAEn eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsonarekin hitz eginda.

Bizkaiari buruzko datuak 600 pertsonari itaunduta lortu dira (400 Bilbon eta 200 Bizkaiko gainerako udalerrietan), eta laginaren akats-tartea ±% 4,0koa izan da.

Lurralde Historikoa, udalerria, sexua eta adina kontuan hartuta banandutako ausazko lagina. Emaitza nagusiak galdekatutako udalerrien biztanleriaren arabera haztatu dira.

Landa-lana 2017ko maiatzaren 16tik 20ra egin da elkarrizketak telefonoz eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Bizkaiko albisteak EAE Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Bizkaia Euskal sozialistak Euskadiko PP bideoak Euskadiko Ciudadanos Unai Rementeria Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023