Politika -

Presoak

Sarek 'mobilizazio handi bat' egingo du ekainaren 17an Donostian

Euskal gizarteari "bakegintzan eta konponbidean parte aktibo" izateko deia egin dio eta manifestazioa jendetsua izango dela espero du.

Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareren bozeramaileak. Artxiboko argazkia: EFE
Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareren bozeramaileak. Artxiboko argazkia: EFE
Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareren bozeramaileak. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal presoen eskubideen defentsan diharduen Sare Herritarrak "mobilizazio handi bat" egingo du ekainaren 17an Donostian.

Ipar Euskal Herriko gizarteak ETAren armagabetzearekin egin zuela bezala, Euskal Herriko jendartea "bakegintzan eta konponbidean parte aktibo" izatea nahi du Sarek.

Joseba Azkarraga eta Bego Atxa bozeramaileek azaldu dutenez, "Euskal Herrian ematen den urrats positibo bakoitzaren aurrean Espainiako Gobernuak mendekuzko neurriekin erantzuteaz nazkatuta gaudela adieraziko dugu mobilizazio horretan".

Azkarragak gogoratu du ETAk duela sei urte amaitu zuela betirako bere jarduera armatua eta duela pare bat hilabete inguru gauzatu zuela armagabetzea, "aldebakarreko erabakiz".

Horrela bada, "Estatuak nahiz Espainiako Justiziak immobilismoa albo batean utzi eta giza eskubideak aintzat hartzen" hasteko une iritsi dela azpimarratu du.

Euskal presoen eta haien senideen oinarrizko giza eskubideak "etengabe urratzen" dituztela salatu du. "Horrek erakusten du botere judiziala botere politikoaren menpe dagoela, kasu honetan PPren Gobernuaren menpe", erantsi du.

Horrez gain, salbuespeneko espetxe politika mantentzeko erabiltzen dituzten argudioak "onartezinak" direla eta "oinarririk ez" dutela kritikatu du.

Horrenbestez, "bakeari eta giza eskubideen defentsari ateak irekitzeko" deia egin du Azkarragak, "gatazkaren atea itxita".

Ildo horretan, euskal gizarteari eskatu dio "ideologia politikoen gainetik", hainbat hamarkadaz luzatu eta horrenbeste sufrimendu eragin duen gatazkaren konponbidearen "lehen lerroan" jartzeko.

Sareren sorreraren hirugarren urteurrenarekin batera Donostian egingo duten mobilizazio jendetsua izango dela espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak albisteak Albisteak Protestak gaur